| “Legends”ak Maja Vidmar eta Adam Ondra-rentzako izan dira |
| 2008-(e)ko septiembreren 06-(e)an | |
|
Atzo, hila 5, eskaladako oskarrak izenez esagutzen diren sariak ospatu ziren Arcon. Beste urte batez Patxi harkaitz eta txapelketa disziplinetarako saria jasotzeko izendaturik zegoen. Sari hauetako bat eskuratzeko lehia handia zen, kontutan izanik iaz harkaitzean egindako lanagatik saritua izan zela. Baina azkenena Maja eslobeniarrak eta Adam txekiarrak eskuratu zituzten sariak. Zorionik beroenak biontzako!
Bestetik, gaur Arco Rockmasterreko eskalada ikuskizunei hasiera emango zaie. Zailtasun proban lehiatuko diren eskalatzaileek atzo landutako bidea probatu zuten eta gaurkoan bistaz kateatu beharreko bidearen txanda izando da. Egun ederra izando da gaurkoa, izan ere bulder eta abiadura modalitateetan ere lehiak ikusteko aukera izando baita. Bihar landutako bideri ekiteko eguna izando da et ahorren ondoren sailkatutako lehenbiziko lau eskalatzaileak dueluan borrokatuko dira.
Irati eskalada jaialdi eder honetara gonbidaturik zegoen arren, pena hadiz ezezkoa eman behar izan zion gonbidapen honi, lesioaren ondoren ez baitzen une fisikorik onenean aurkitzen. Une honetan, Iratik helburuak ondo sailkatu behar ditu munduko kopako urrengo probetara begira entrenamenduak ondo prestatu nahi baditu. |