| Irati finalera pasa da Kranjen |
| 2007-(e)ko noviembreren 18-(e)an | |
![]() foto:www.worldcupkranj.com Alde batetik Irati beste behin ere finalera sailkatu da zazpigarren lekuan eta honekin jadanik kopa honetako bostgarren finala da. Gainontzeko partaideei dagokienez Angela Eiter austriarra, emakumezkoen kategorian txapela lortzeko faboriotoetako bat, finaletik kanpo geratu da eta ondorioz Maja Vidmar da aurtengo Munduko Kopako txapeldun berria. Gizonezkoetan ere ez da sorpresarik falta izan. 2007ko Munduko Kopa irabazteko hautagai nagusiak Patxi Usobiaga eta Ramon Julian finaletik kanpo geratu dira. Nahiz eta zirkuitoko eskalatzailerik indartsuenak direla erakutsi duten urte osoan zehar, ezin izan zuten erakutsi zertarako gai diren. Dena den, Patxiren kasuan oraindik ere kopa irabazteko aukerarik badago Jorg Berhoevenek igandeko finalean irabaziko ez balu. Animo asko eta gora bihotzak urtea oso polit ari da irteten eta. |