Serre Chevalier eta beste 8a bat on sight
2007-(e)ko julioren 31-(e)an

Egia esan uste nuen txapelketa batean kaka egin eta gero hurrengoak hobeto aterako zirela. Baina, erabat oker nengoen. Beroketa gelan nengoela izugarrizko sentsazio onak nituen eta indartsu sentitzen nintzen, eskalatzen hasteko oso gogotsu. Nire txanda iritsi zenean katu oinak jantzi, soka lotu eta bidean zehar abiatu nintzen, ez oso denbora luzez. Berriro ere gaizki garritako hanka baten ondorioz ez nuen laugarren txapatik gora irtetea lortzen.

Bidetik jaitsi eta berehala nire buruari esaten hasi nintzaion: “merezi al du horrenbeste entrenamendu, hainbeste sufrimendu gero hamar segundotan dena kakazteko?!”  Eta egia esan bai, merezi du eta hori da atsegin dudana. Batzutan ondo, bestetan gaizki, baina beti gustuko duguna egiten. 

Azken master honen ondoren eskaladaren paradisura joan ginen bide batzuk eskalatzera. Egindako lanaren ondoren astetxo bat disfrutatzeko eta mundu guztiko fanatikoekin elkartzeko Ceusera habiatu ginen.  

Lagunarte ederrean, garagardo eta txokolate eta banazko pizzen inguruan kateaketa politak ere izan ziren. Besteak beste “Petit Tom”  8a , hiru 7c+ eta beste horrenbeste 7c lortu nituen bistaz.  

Orain disfrutatzen jarraitzeko entrenamenduei ekin behar berriz ere. Animo, animo eta ondo pasa oporrak!!