Urratu ditugu
2007-(e)ko febreroren 08-(e)an

Urratu ditugu furgonetako gurpilak, paratxokea, udaberriko beherapenetan erositako “palawer” zapatilak eta armairuko prakarik dotoreenak.

Urratu dugu eskuetako azala. Behin eta berriz sendatu arren behin eta berriz urratu. 

Urratu dugu gurasoen pazientzia. Egongelako parketa urratu dugu Apellanizeko aldatzetan gora-behera, eskumako zapatilan trabaturik geratu eta etxera eramandako harriaren erruz. Harkaitzik gogorrenetako zulo eta hertzak daude urraturik. 

Urraturik eztarriak arrokan gora errenka ibiltzean botatako orroen erruz. 

Baina, sekula urratu gabeak gogo, bihotz eta borondate. 

Zenbat kilometro Europa zaharreko “hiway”-etan zehar helmugarik gabeko bidaietan barrena. 

Karteleran eskaintzen ziren primiziarik onenak  “Tximist” zineman ikusgai; ohartu gabe filmerik onenak guk protagonizatutakoak zirela: 

Frantziako basamortuetan ur-oasi bila bizitako abenturak, Harrison Ford berarenak baino arriskutsuagoak eta telefono kabinetako psikopatarengandik ihes egin genuenekoa.” 

“Erreka bazterrean, eguzkia ezkutatzeaz batera laranja kolorez bainaturiko uren soinua lagun izan zuen eszena pikante xamarra. Oskarra jasotzeko modukoa…” 

“Internet bila joan eta zerua buru gainera eroriko zitzaigula ematen zuen egun hura…” 

Errealitate edo amets, gauerdiko maitalearen kondaira…” 

Nire bihotzeko ezkerreko patrikan gordetzen ditut bizitzak eskaintzen dizkidan oroitzapenak. 

Mila esker nire poltsikoa betetzen laguntzeagatik.  

Image