| Kranj final handiaren zain eta tamalez Irati ez da sailkatu |
| 2008-(e)ko noviembreren 16-(e)an | |
|
Lainoturik esnatu da gaur Kranj hiria. Lehiakide gehienak hotel berean gaude eta jatetxean elkartuz goaz goizak aurrera egin ahala eguna gosari eder batekin hasteko. Atzoko egunez lan polita egin zutenek toki bat eskuratu zuten finalerako eta gaur beste aukera bat izango dute txapelketa egun berri batez gozatzeko. Hau ez da Ramon Julianen kasua izan, atzo zorte txarra izan zuen eta finaletik kanpora geratu baitzen. Jorg eta Tomash-en kasuan, berriz, lepoa jokatuko nuke bart gauean haien izaretan bueltaka ibili direla, haien esku baitute 2008ko Munduko Koparen garaile izatea, baina batek bakarrik lortuko du. Nesken kasuan, ordea, dena erabakirik dago jadanik, Johanna Ernst austriar gaztea da aurtengo garaile berria, baina, dena den polita izango da gaurko lehia ikustea.
Nire aldetik denboraldi gora beheratsu honi agur esan nion atzo tristura apur batekin. Azken proba honetan bidea apur bat borrokatu ondorengo sentipen batekin joan nahi nuen etxera, dena eman ondoren. Benetan uste nuen egoera fisiko onean aurkitzen nintzela finaleko postuetatik hurbileko sailkapen bat lortzeko aukerarekin, baina ez da horrela izan.Finalerdian bide nahiko físikoa tokatu zitzaigun, besoak puztuz joan zitzaizkidan eta lehenbiziko pausu gogorrari aurre egiteko ezgai ikusi nuen nire burua, besoak puztu-puztuta. Hori da dagoena. Pozik nago saiatu naizelako. Arro nago nire buruaz, nahi zeta nire bizitzako emaitzak lortu ez ditudan, Kopan egoteko gogoa pizturik mantendu dudalako, zailtasunak zailtasun urte hasieran ezarritako helburuei amore eman ez diedalako. |