| Paris, nabarmentzeko askorik gabe |
| 2008-(e)ko octubreren 18-(e)an | |
|
Aste honetan Parisen urteko gertakizunik garrantzitsuenetakoa ospatzen ari da. Europako txapelketaz ari gara. Blokeroak, zailtasun eta bertikaleko abiadura eskalatzaileak aste osoan zehar Frantziako kapitalean bildurik egon dira bakoitz abere modalitatean lehiatuz. Badira eskalatzaile batzuk hiru modalitateekin ausartu direnak. Zailtasun proban klasifikazioa ostegunena jokatu zen.. Neskei goiz jaikitzea tokatu zitzaien eta goizeko zazpietan lehenbiziko parte hartzailean motoreak puntu-puntuan jartzean ari ziren bederatzi erdietan hastekoa zen lehiari modu onean ekiteko. Iratirentzako hau da Europako Txapelketan parte hartzen duen lehenbiziko aldia. Urteko helburuetako bat zen eta buru belarri prestatu zuen proba hau, lana ondo eta txukun eginez. Tamalez txapelketa eguenean beroketa saiona Iratiren sentsazioak nekea eta soltura faltaz iren. Dena den klasifikazioa gainditu eta finalerdietarako sailkatu zen. Lehiatzaileen zerrenda begiratuz honek Europako Txapelketa Jubenila ematen zuen, izugarria da Parisen bildutako etorkizunaren kopurua eta maila. Hurrengo egunean emakumezko semifinalistei egunsentiarekin gosaldu beharra tokatu zitzaien eta blokeko bide zailtxoa arratsalderako finalistak aukeratzeko. Irati hirugarren atera zen eta bideko tarte zail bat eskalatzea lortu bazuen ere besoek ez zuten erresistentzian ahikoa eta ez zuena urrera egiterik lortu, nahiko lan eskasa egin zuen. Irati sentsazio txarrak zituela adierazi du eta txapelketan zehar ez zela inongo momentutan indartsu sentitu, nahiko nekaturik sentitu zela dio; “Ez nago arro nire lanarekin baina egian esan hau izan da gaur egin ahal izan dudan guztia et ahori horrela da. Aurrera begiratu behar dut orain.” Azkenena Irati 18. postuan geratu zen, baina aurrera begira motibaturik, hain zuzen ere azaroaren 15 eta 16an Kranjen jokatuk oden Munduko Kopako azken probarekin. Maja Vidmar eta Johana Ernst-ek la bikaina burutu zuten finalerdiko bidea kateatuz. Hauekin batera Mina Marcovich, Natalija Gros, Caroline Giavaldini, Charlote Durif, Yanna Cheresneva eta Florence Pinet completaron izan ziren zortzi finalistak. Johannak beste behin ere kriston ikuskizuna eman zuen eta finaleko bidea goreneraiko eskalatu zuen, horrela 15 urteko neskatila Europako Txapeldun berria da Charloti titulua kendu diolarik. Maja Vidmar izan zen bigarren eta Mina Marcovich hirugarren podiuma osatuz. Emakumezkoen zailtasun probarekin batera mutilen bloke proba jokatu zen. Bertan lehiatu zen Bruno Macias finalerdietarako sailkatu ondoren. Lan polita osatu zuen eta 8. postua eskuratu zuen final handitik bi postutara. Gaur egun osoan zehar emakumezkoen blokea eta gizonezkoen zailtasuna jokatuko da. |