hasiera
Flamantes aventureros de las rocas
2010-(e)ko julioren 25-(e)an

Larroxa kolore xumea dute nire hatz puntek, Ceüseko paretetako bideetan gora gozaturiko mugimendu bakoitzean hatzetako azal piska bat utzi dut eskalada eder horiek egitearen ordainetan. Lagun talde polita elkartu gara, Grenobleko Maud, bere lagun Dorin eta portugaleko koadrila fanatiko bat; Filipe, Andre, Mario, Bruno eta Tiago. Pareta munduko eskalatzailez josita dago. Ez dut helburu zehatzik, zenbat eta gehiago eskalatu, Orduña eta hobe.

 

            Igarotako txapelketak ditut buruan; Espainiako bi Kopak, txapelketa, Munduko Kopako lehen proba Chamonixen eta Arcoko ekitaldia. Emaitza aldetik nahiko kaskar joan dira, baina helburua beste bat nuen; berriz ere nire burua bertan izan eta sentitzea. Lesioaz geroztik ezinean ibili naiz eta nire burua proban jarri nahi izan nuen.

 

            Polita izan da berriz ere lehiakideak ikustea. Ilusioa piztu zaidanaren uste txiki bat badut eta buruan Europako txapelketa dabilkit bueltaka, irailean Imsten jokatuko dena.

 
Urte berria, asmo berriak
2009-(e)ko diciembreren 23-(e)an

Urtea amaitzear dagoela nabari da. Hori adierazten dute Gasteizko kaleetan barrena zintzilikaturik dauden milaka argi eta apaingarrik, ia egutegiari begiratzeko beharrik ere ez dago.

Beti aurrera begiratzea komeni den arren, une txiki batez bada ere zeharka begiratu diot 2009ari. Ez zait gehiegi gustatu ikusi dudana. Helburu, amets eta ilusio ugari ikusi ditut apurturik. Lesioak alde batetik, istripuak bestetik, buruak gainezka egin zuen halako batean eta entrenamenduei ekiteko motibazioak alde egin zuen.

Hauteskunde garaian bezala hausnarketarako garaia izan da azken aldi hau niretzako. Benetan txapelketen mundu honetan jarraitu nahia ez nuen oso argi. Pare bat hilabete eskalatu gabe eman ondoren konturako naiz ez naizela nire buruarekin pozik biziko berriz ere apustu egiten ez badut.

Berriz ere nazioarte mailan lehiatzeko gogoa daukat, berriz ere entrenatzeko indartsu sentitzen naiz eta berriz ere sentitu nahi dut txapelketa aurreko nerbio pila hori nire sabelaren barruan dantzan. Gogorra den arren oso gozagarri zait eta bizirik sentiarazten nau. Saiatzeko gogoa daukat.

Mila eker une hauetan nire ondoan izan zaretenoi eta izan ez zaretenoi ere eskerrak, zuek danoi esker indartsuago sentitzen naiz. 

 
Erresonantzia magnetikoak ez du ezer berezirik erakutsi eskumuturrari buruz
2009-(e)ko agostoren 19-(e)an

Aste pare baten ondoren azkenik jaso ditugu erresonantzia magnetikoaren emaitzak. Hasiera batean esan bezala eskafoide eta erradio hezurren talka baten ondoriozko esginzearen bertsioa indartzen da erresonantziako irudietan. Ez da ezer berezirik somatzen, ez austura ezta tendoietako lesiorik ere, beraz, berri onak dira horiek.

Oraindik ere beste aste beteko atsedena agindu dio sendagileak Iratiri eta ondoren bere minaren arabera entrenamenduei ekiteko "baimena" izango du. Min piska bat oraindik baduela adierazi du Iratik, baina bi astetan nahiko errekuperazio azkarra eta positiboa nabaritu du. Litekeena da minak hilabete inguru irautea, baina printzipioz funtzionalki ez du inongo arazorik emango istripu txiki onek.

 
Irati Andak ez du Bartzelonan parte hartuko
2009-(e)ko agostoren 06-(e)an

Ezta posible, gogoz gainezka zegoen, baina Iratik ezingo du parte hartu Bartzelonako Munduko Kopako proban. Han izango da, baina ez lehiatzeko, ikusle bezala baizik. Joan zen larunbatean auto istripu bat izan zuen –euriak eraginda zoru irristakorra, ibilgailuak kontrola galdu, ipurtaldea zigizaga eta guztiz irauli buelta osoa emanaz-, eta sinesgaitza badirudi ere ia ez zuen miñik hartu, eskuin eskumuturra bihurritu zuen, horixe bakarrik. Horixe bakarrik, baina horixe preziski. Bai, urte hasieran operatutako eskumuturra da, eta ia %100ean errekuperatuta egonik berriro ere mindu du.

 

Garrantzitsuena bera ondo dagoela da, gainditu du hasiera bateko sustoa, eta lesio hori da puntu ilun bakarra; bihurdura itxura dauka, esginze bat, baina ea erresonantziak zer esaten duen. Kontua da Palau Sant Jordiko hitzorduan huts egingo duela Iratik, eta pena da jakinik hartarako prestakuntza berezia egina zuela eta motibazioa topera zeukala. Baina alde baikorrenari begiratu behar diogu, bera ondo dagoela alegia. Erresonantziak erakusten duenaren berri jakin ahala kontatuko dizuegu.

 
Larunbat arratsalde ederra Atxarten
2009-(e)ko julioren 26-(e)an

Goizaldean eguzkiak ederki berotzen zuela eta bazkal ondorenerako utzi genuen eskalatzeko plana abuztuko azken asteburuan. Santiago eguna izaki Gasteiz aldean blusa eta festa giroa nabari zen eta bulderrera bloke piska bat egitera joan aurretik bueltaska bat eman nuen baratxuriz beteriko kaleetan barrena.

Bulderrean eskuetako azala apur bat urratu ondoren Atxarte aldera habiatu ginen, Aurrekoatxara. Egun ederra egiten zuen, zerua urdin-urdin ageri zen eta mendi eta harkaitzak are ederrago oraindik. Paraje miragarria da Atxartekoa.

Hasteko Deba eta Sendero de los Blazquez eskalatu genituen, haize piska bat zebilen, baina gustora geunden eta giro polita zegoen bertara urbildu ginen kordaden artean. Jarraitzeko 7a batzuetan ibili ginen regletak heldu eta eskua estutzen, 40 metroko bide izugarria egin genuen "Zikiro beltza" (goraino), erditik aurrerako laja eta harkaitza izugarri ederrak iruditu zitzaizkidan. Mugimendu tekniko eta zabalak, laja handi eta regleta txiki baina positiboekin tartekatuz. Necrofilia en familia 7b-ak ezaugarri berebera gordetzen zituen beregan, baina metro gutxiagotan kontzentraturik, indarra egin behar zitzaion. Bukatzeko La plaka de Manu 6c+eko bide berezian sartzera gonbidatu ninduten, ufa! Apretoi ederra eta lebitatzeko sentsazioaz kateatu nuen bidea. Ederki akordatu nintzen Manutaz...jeje...Egia esan, bide honetan bajutxoa izatea nabaritu egiten da eta pikante xamar geratzen da zenbait tartetan.

 

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 10 Guztira: 98