|
miércoles, 23 de diciembre de 2009 |
|
Urtea amaitzear dagoela nabari da. Hori adierazten dute Gasteizko kaleetan barrena zintzilikaturik dauden milaka argi eta apaingarrik, ia egutegiari begiratzeko beharrik ere ez dago. Beti aurrera begiratzea komeni den arren, une txiki batez bada ere zeharka begiratu diot 2009ari. Ez zait gehiegi gustatu ikusi dudana. Helburu, amets eta ilusio ugari ikusi ditut apurturik. Lesioak alde batetik, istripuak bestetik, buruak gainezka egin zuen halako batean eta entrenamenduei ekiteko motibazioak alde egin zuen. Hauteskunde garaian bezala hausnarketarako garaia izan da azken aldi hau niretzako. Benetan txapelketen mundu honetan jarraitu nahia ez nuen oso argi. Pare bat hilabete eskalatu gabe eman ondoren konturako naiz ez naizela nire buruarekin pozik biziko berriz ere apustu egiten ez badut. Berriz ere nazioarte mailan lehiatzeko gogoa daukat, berriz ere entrenatzeko indartsu sentitzen naiz eta berriz ere sentitu nahi dut txapelketa aurreko nerbio pila hori nire sabelaren barruan dantzan. Gogorra den arren oso gozagarri zait eta bizirik sentiarazten nau. Saiatzeko gogoa daukat.
Mila eker une hauetan nire ondoan izan zaretenoi eta izan ez zaretenoi ere eskerrak, zuek danoi esker indartsuago sentitzen naiz.
|
|
|
miércoles, 19 de agosto de 2009 |
|
Después de un par de semanas finalmente ya hemos recibido los resultados de laresonancia magnetica. Se confirma el diagnostico principal del esguince producido seguramente por el choque entre los huesos radio y escafoides. Las imagenes no muestran nada extraño, ni roturas oseas ni tendinosasa, y eso son buenas noticias. De todas formas todavía tendra que guardar una semana más de reposo y después Irati tendrá "permiso" para continuar con los entrenamientos. Irati cuenta que todavía tiene la muñeca dolorida, pero en dos semanas ha tenido una recuperacion vastante rápiday positiva. Es muy probable que dolor todavía dure un mes más, peroesto no tiene porque afectar funcionalmete ala muñeca.
|
|
|
jueves, 06 de agosto de 2009 |
|
Iba a ser su vuelta a la competición de máximo nivel, pero muy a su pesar será imposible. Irati Anda estará en Barcelona, si, pero como espectadora, no para competir. El pasado sábado sufrió un accidente de coche –piso resbaladizo debido a la lluvia, vehículo que se descontrola, culea y da un vuelco completo-, en el que milagrosamente tan solo se dañó la muñeca derecha. Tan solo, pero precisamente. Si, es la muñeca de la que se operó a comienzos de año y de la que ya estaba recuperada casi al 100%. Lo importante es que ella está bien, que el susto del accidente ya está superado, y que tan solo tiene esa lesión que parece ser un esguince a la espera de lo que diga la resonancia. Pero por de pronto se pierde la cita del Palau Sant Jordi, para la que había llevado a cabo una preparación específica y ante la que estaba motivadísima. Lástima, pero nos quedamos con lo más positivo, que ella está bien. Pronto informaremos sobre el resultado de la resonancia. |
|
|
domingo, 26 de julio de 2009 |
|
Goizaldean eguzkiak ederki berotzen zuela eta bazkal ondorenerako utzi genuen eskalatzeko plana abuztuko azken asteburuan. Santiago eguna izaki Gasteiz aldean blusa eta festa giroa nabari zen eta bulderrera bloke piska bat egitera joan aurretik bueltaska bat eman nuen baratxuriz beteriko kaleetan barrena. Bulderrean eskuetako azala apur bat urratu ondoren Atxarte aldera habiatu ginen, Aurrekoatxara. Egun ederra egiten zuen, zerua urdin-urdin ageri zen eta mendi eta harkaitzak are ederrago oraindik. Paraje miragarria da Atxartekoa. Hasteko Deba eta Sendero de los Blazquez eskalatu genituen, haize piska bat zebilen, baina gustora geunden eta giro polita zegoen bertara urbildu ginen kordaden artean. Jarraitzeko 7a batzuetan ibili ginen regletak heldu eta eskua estutzen, 40 metroko bide izugarria egin genuen "Zikiro beltza" (goraino), erditik aurrerako laja eta harkaitza izugarri ederrak iruditu zitzaizkidan. Mugimendu tekniko eta zabalak, laja handi eta regleta txiki baina positiboekin tartekatuz. Necrofilia en familia 7b-ak ezaugarri berebera gordetzen zituen beregan, baina metro gutxiagotan kontzentraturik, indarra egin behar zitzaion. Bukatzeko La plaka de Manu 6c+eko bide berezian sartzera gonbidatu ninduten, ufa! Apretoi ederra eta lebitatzeko sentsazioaz kateatu nuen bidea. Ederki akordatu nintzen Manutaz...jeje...Egia esan, bide honetan bajutxoa izatea nabaritu egiten da eta pikante xamar geratzen da zenbait tartetan. |
|
|
lunes, 06 de julio de 2009 |
|
Festa txiki batez amaiera eman genion barta gauean Munduko Txapelketari Txinan. Xininen eman dugu aste oso bat mundu osoko eskalatzaile fanatiko talde batek, blokezale, abiadura eskalatzaile eta zailtasun eskalatzaile artean. Askok eta askok modalidade guztietan parte hartu dute eta batez ere umore ona eta ondo pasatzeko goga nagusitu da, naiz eta tentsio puntu bat ere somatzen Xinineko giro leorrean. Nire lana sailkapen egunean amaitu nuen. Erabat jakitun nintzen ez nindoala beste urtetan bezain indartsu, baina, finalerdietara ez zailkatzea kolpe gogorra izan zen niretzako. Egunetik egunera indartsuago sentitzen ari naiz eta Xinineko fanatisko giroaz baliatu naiz motibazioa berritzeko. Emakumezkoan finalean sorpresa handirik ez baina Kim Jain korearraren lana goraipatzeko modukoa iruditzen zait. Oso eskalada polita osatu zuen, eskalatzaile teknikoa eta indartsua da eta hori erakutsi zuen finaleko bidea kateatuz. Bere ondoren Johana Ernst Austriarrak ere argi erakutsi zuen bere nagusitasuna eta bidea kateatu zuen. Beraz finalerdian Kim-en aurretik geratu zenez, Johanak jantzi zuen txapela aurtengoan. Gizonezkoetan sorpresa ugari egin ziren. Gazte asko sartu ziren finalera eta faborito asko kanpoan geratu ziren (Mrazek, Verhoeven...). Patxik ikuskizun polita eman zuen eta bidea kateatzea lortu zuen. Adam Ondra Chekiarra txapelketa irabazteko beste faboritoetako bat zen eta ondo iritsi zen bideko azken pasura, baina ez zuen top-a hartzea lortu. Beraz txapela Patxi Usobiagarentzako izan zen. Zorionak irabazleei eta eskalatzaile guztiei noski. |
|
|
|
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Final >>
|
| Resultados 1 - 10 de 97 |