Inicio arrow solasak arrow Gaur ere eskalatzera noa
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
Gaur ere eskalatzera noa PDF Imprimir E-Mail
viernes, 25 de julio de 2008
        Nire urratsek hainbat mendi magal gurutzatu dituzte harkaitz bide berrien usna.Txokorik izkutuenak ere arakatu ditut eta harri arteko nomada gehiago topatu ere bai harkaitzetako bide ederrei bostekoa emateko irrikitan.

Elkar gurutzatzean agur egin eta ez diot izenik galdetu, inguruan eskalatzeko bide ederrik ote dagoen baizik. Bitxia da baina sekula elkar ikusi ez arren gure harremana ez da ezerezetik hasiko. Bizipen, sentimendu eta zirrara asko dugu amankomunean eta konplizitate horrek ematen duen konfidantza berezia da. Begiratze utsez biluzten ditugu harkaitzak eta gure begietara, harriak, dizidira berezia erakusten du.

 

Paretara begiratu hutsarekin irakur dezaket bide bakoitzak eskeintzen didan koreografia. Ahalik eta zehaztazun handienarekin dantzatzen ditut hankak, oinak, dilista alearen tamainako gautxoetan jarriz. Nire eskuak indartsu pausatzen dira paretako heldulekuetako bakoitzean. Une batez bakarrik nagoela iruditu zait, ni eta harkaitza, buruz-buru eta bideko pausorik gogorrenera urreratzen ari naizela sumatzen dut bihotzeko taupadak geroz eta altuago entzun ahala.

 

Eskumako eskua magnezioz busti eta putz egin diot ezkerreko eskuaren mugimenduaz gora egiten dudan bitartean, txikia izan arren gogoz heldu diot eskumaz harkaitzari eta hankak airera joan zaizkit une batez. Ukabila estu itxi eta itsasoko arroketan itxatxirik bizi diren lapa bat baino burugogorrago argi ikusi dut ez naizela askatuko. Ezkerreko eskuaz bideko azken heldulekura egin dut salto ziurtasun handiz. Baaaaaaaaaaaaaaiii!!! Bidea nirea da.

 

Sentitzen dudan zirrara inoiz bizi izan ez dudan sentipen eztanda erraldoia da, bi segundu, besterik ez, eta ideiak arrapaladan datoz inoiz berriz sentituko ez dudan zirrara hori lausotzean. Kateaturiko bide bakoitzak sentiarazten didan gozamena bakarra baita.

 

Sokatik zintzilik harkaitzari begira mundu osoko paisaia bertikalak datozkit burura; Ceuse eta bere paretek eskeintzen dituzten bide perfektuak, oinak txapatik bi metro pasa izateak ematen duen askatasun eta beldurrez eginiko koktel bixigarriaren ikutuarekin; Sant Leger, Siurana, Montsant, Verdon, Baltzola, Cuenca, Masone, Cerdeña...zer axola zait, bata ala bestea, nire hatz-mamiek edonon sentituko badute harri koxkorren gogortasun xamurra.

 

Katuoinaren puntek lurra ikutu eta oreka berreskuratzeaz batera nire eskuei begiratu diet. Esku txuri eta ajatuak. Zein txikiak diren. Hainbeste haitzentzako lekurik izango ote da nire eskutxoaren ahurrean? Bai, noski. Eskalatzen jarraitu nahi dut mundu osoko harkaitzak nire oinetara makurtzen diren arte.

 
< Anterior   Siguiente >