| Lehenbiziko urratsak |
|
|
|
| 2008-(e)ko julioren 21-(e)an | |
|
Gehiegikeria emango du agian, bi hilabete eskas besterik ez naiz egon eskalatu gabe eta izenburua irakurrita ematen du lehenbiziko aldiz noala bertikalean gora. Baina horrela sentitzen dut nik. Behartutako atsedena egin behar nuela jakin nuenean mundua amaituko zela uste nuen. Segunduak minutu, minutuak ordu eta orduak egun bilakatzen zitzaizkidan. Horrenbeste ideia nuen buruan eta hainbeste gauza egiteke…nahi eta ezin…uf!
Labunbat honetan nire lehenbiziko urratsak eman ditut paretan gora “fibrokartilago triangeluarra” hautsi nuenetik. Eskumuturrean dagoen menisko txiki hori fisioterapeuten amesgaiztoa da. Nireak behintzat nahikoa esperientzia hartu du dagoeneko.
Beno, esaten ari nintzen bezala, larunbatean Baldegobian izan nintzen eta arratsalde eguzkitsu hura harkaitzetik zintzilik igaro nuen. Une horretan munduko emakumerik zoriontsuena…ni neu! Bideek Gorbeiako eztiaren zaporea zuten. “Zer gutxi behar dugun zoriontsu izateko”, pentsatu nuen nire sokalagunari begira.
Onartu behar dut lesioa hau gainditzea nire bizitzako urte iheskor hauetan bizi izan ditudan esperientzietatik egin dudan gauzarik gogorrenetarikoa izan dela. Baina, beste alde batetik, hausnatrzeko denbora luzea izan dut eta hausnarketan emandako distantzia horretatik ohartu naiz zeinen zorioneko naizen eskaladak inguratzen duen mundu hau ezagutu dudalako eta bertan izkutatzen diren sekretuak daztatu ahal izan ditudalako. |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




