hasiera arrow berriak arrow Negua eta Aste Santua 08
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
Negua eta Aste Santua 08 PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko marzoren 18-(e)an

Image

Gabonetako geldialditxoaen ondoren urte berri batek plan eta helburu berriak dakartza. Entrenamendu saio artean asteburuako egunak aitzakia polita dira egunerokotasuna apurtu eta harkaitzaren edertasunaz gozatu ahal izateko. Kantabriako Matienzo herrixkako harkaitza gune polita izan da horretarako. Bertan, Iratik, urteko lehenbiziko kateaketak lortu ditu. Besteak beste, aipatzekoak dira Santa compaña 8a bistaz kateaturikoa otsailaren erdialdean eta Vertigo hau 8a baita ere, kasu honetan flashean kateatua urrengo asteburuan.

 

Martxoko bigarren asteburuan eginiko irtenalditxo batean Iratik Kataluinarako bidea hartu zuen Margalefefeko eskolara joateko. Bertan Morphos izeneko 7c+ bat kateatu zuen bistaz Raco de la Finestra sektorean, eta baita lehenagotik probaturik zeukan 7c+ bat ere, Aeroplastica. 

Aste Santua 

Aste santuari apur bat aurre hartuz martxoko 16 eta 17 egunetan Terradetsek bide politak eta eguraldi bero eta haizetxua eskeini dizkie bertara hurbildutako eskalaitzeei. Bertan, Iratik bere bide zerrenda potoltzea lortu du Energia positiva 7c+-a bistaz kateatuz. Gainera bigarren saialdian Redbull 7c+ eta Efecto 2000 7c+/8a poltsikoratu ditu. 

Aste Santu honi aurreko urtean utzitako euri jasarik berriz ere ez usteko eskatzea besterik ez dugu egingo. Gozatu zuen eskaladak.

 

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >