hasiera arrow solasak arrow Harriek ez dute begirik
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
Harriek ez dute begirik PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko febreroren 08-(e)an

      Harriek ez dute begirik. Ez noski. Ezta beso, hanka, bular, aho, sudur edo bihotzik ere. Izate hilak dira harkaitzak, sentipenik gabekoak.

       Ez dute eskalatzaileok egiten duguna ulertzen, ezta behar ere. Han daude jarriak, patxada ederrean lasai. Elurra, txingorra edo euria egin arren ere han segituko dute, tente, gu haiek besarkatu zain egongo balira bezala. Eguzki kiskalgarriak jota ere hantxe egongo dira hurrengo zita noiz iritsiko: 

-          Nor izango da magalera urreratuko zaidan hurrengoa?- esaten diote elkarri.

-          Nork laztanduko dizkit gaur azaleko ximurrak?            

      Baina harkaitzek ez dute sentipenik eta ez dute hitzik egiten. Han daude jarriak patxada ederrean lasai, zain, guk noiz besarkatuko.            

      Nik ordea sentitu egiten ditut eta sentiarazi egiten didate. Nerabezaroko urratsak arroka artean eman nituen eta han sentitu ditut poza, beldurra, zirrara, maitasuna, ziurgabetasuna, melankolia, haserrea, gorrotoa, zoriontasuna, frustrazioa, bakardadea…zenbatu ezinezko sentsazio zerrenda. Harrizkoak dira nire lagun asko, harrizkoak nire ametsak eta harkaitzetan eraiki dudan nortasuna da nirea. Eskalatzeak berarekin dakarrenak bizitzen irakatsi dit eta asko daukat oraindik ikasteko eta eskalatzeko.           

 

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >