hasiera arrow berriak arrow Fuerteventurako berriak
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
Fuerteventurako berriak PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko junioren 06-(e)an

Image

Espainiako kopako lehenbiziko probak Corralejora eraman gintuen, Fuerteventura iparraldean dagoen herri batera. Berdegune faltan dagoen parajea da hangoa eta dunek errepideak jaten dituzte haize bolada handiko garaietan.

Kanporaketak larunbat goizean jokatu ziren. Ohiko ordu berean elkartu ginen zazpi emakumezko eta hogeita hamar gizonezko inguru isolamendu arean. Atzean ekipatzaileek prestaturiko bideak genituen zain. Bide polit bat, helduleku onekoa eta apur bat desplomatua izan zen goizeko lana. Eva Elezek eta nik neuk lanak ondo eginda pasa ginen finalera, Dailak, berriz ez zuen TOPa eustea lortu bere ahaleginean.

 

Goizean baino haize gutxiagorekin finaleko bideak ibilbide luzeago bati uzten zion lekua. Ia errokodromo gaineraino iritsi ondoren, berriro jaitsi eta eskumara goranzko trabesia batek TOPerako bidea markatzean zuten. Ibilbidean oso itxura polita zuen eta bisualizazioaren ondoren isolamendu gunera berriz sartzean izugarrizko gogoa nuen nire txanda iritsi eta dena emateko.

 

Azkenerako nire txanda iritsi zen. Bideko zati tekniko batean pixka bat urduritu nintzen, baina hori pasa ondoren eskurik gabeko eremu batean lasaitzeko denbora hartu nuen. Hortik aurrera gogotsu ekin nion bideari eta konturatzerako azkeneko pausuan nengoen, zalantzatsu azken heldulekura salto egiteko. Konbentzimendu osoz egin ez banuen ere, azkenean azken heldulekura bota nuen eskua eta baita heldulekua hartu ere. Bidea kateatzea lortu nuen!! Hau poza!!

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >