| Aste Santua Etxaurin hasi eta Etxaurin bukatu |
|
|
|
| martes, 17 abril 2007 | ||||
Page 1 of 2 Etxauriko pareta miragarrietan oporraldia hasi eta Aste Santua pasatzeko plan egokia zirudien Kataluniara joatea, bertan beti egiten baitu eskalatzeko eguraldi ona. Aurten ordea, kaka zaharra! Euria nola jausten zen ikustera hurbildu ginen beste asko eta asko bezala Siurana eta inguruko eskoletara. Lehenbiziko egunean Salou ondoan dagoen Masriudoms herriko eskolara joan ginen, bertako desplomeek euriaren babesean jarriko gintuztenaren esperoan. Halaxe egon ginen, babesean, baina den dena bustirik eta tantaka zegoen. Bustita zeuden helduleku eta oinengan konfiantza eta fede pixka bat jarriz 7c eta 8a kateatzea lortu nuen. Ez zen hasiera txarra izan. Baina euriak ez zuen bakerik ematen eta motibazioa erabat agortu aurretik Kantabria aldera abiatu ginen Ramales de la Victoriara, Ecoko pareta bertikal bezain zorrotzetara. Teknika eta oin puntak puntuan jartzeko toki aproposa, bai horixe. 7c eta 7c+ en zerrenda potolduz joan ziren Ramaleseko eskalada egunak. Ez ziren ez bide errazak bistaz kateatzeko, baina ezina ekinez egiten denez azkenean Dope Man 7c+ a igo nuen goraino eta ikusiala. Uf! Graduazio kuriosoa kantabriar hauena… Azkenik opor santu hauei bukaera emateko Etxaurira bueltatu ginen. Larunbatean hilak 14 sekulako giroa eta igandean eguzki kiskalgarriarengandik ihesi ibili behar. Eguraldi hau ez dago burutik sano. Eta ihesean itzal bila ari ginen hartan han zegoen gure zain aspaldi eskalatu dudan biderik ederrena, “40-40c” 7b+ mailako bidea. Ze ona! Eskalau eskalu dugu, baina, asfalto aurpegi pixkat ere geratu zaigu azkenean. |
||||
| < Prev | Next > |
|---|





