| Urte berria, asmo berriak |
|
|
|
| miércoles, 23 de diciembre de 2009 | |
|
Urtea amaitzear dagoela nabari da. Hori adierazten dute Gasteizko kaleetan barrena zintzilikaturik dauden milaka argi eta apaingarrik, ia egutegiari begiratzeko beharrik ere ez dago. Beti aurrera begiratzea komeni den arren, une txiki batez bada ere zeharka begiratu diot 2009ari. Ez zait gehiegi gustatu ikusi dudana. Helburu, amets eta ilusio ugari ikusi ditut apurturik. Lesioak alde batetik, istripuak bestetik, buruak gainezka egin zuen halako batean eta entrenamenduei ekiteko motibazioak alde egin zuen. Hauteskunde garaian bezala hausnarketarako garaia izan da azken aldi hau niretzako. Benetan txapelketen mundu honetan jarraitu nahia ez nuen oso argi. Pare bat hilabete eskalatu gabe eman ondoren konturako naiz ez naizela nire buruarekin pozik biziko berriz ere apustu egiten ez badut. Berriz ere nazioarte mailan lehiatzeko gogoa daukat, berriz ere entrenatzeko indartsu sentitzen naiz eta berriz ere sentitu nahi dut txapelketa aurreko nerbio pila hori nire sabelaren barruan dantzan. Gogorra den arren oso gozagarri zait eta bizirik sentiarazten nau. Saiatzeko gogoa daukat. Mila eker une hauetan nire ondoan izan zaretenoi eta izan ez zaretenoi ere eskerrak, zuek danoi esker indartsuago sentitzen naiz. |
| Siguiente > |
|---|




