| Hutsa sentitzen dut |
|
|
|
| 2009-(e)ko agostoren 27-(e)an | |
|
Amatxoren muxu batekin sendatzen ziren kolpeen hutsa sentitzen dut. Jakin nahi nuke noiz utzi zion bizitzak jolas izateari eta zein ordutan zulatu zuen pilota segundoak kontatzen dituen orratzak.Jakin nahi nuke zergatik irakasten duten matematika ikastolan bi gehi bi lau ez diren mundu batean bizitzeko. Nire erlojuko orratzek ez dute segundorik kontatzen, ez minuturik, ezta ordurik ere. Nire erlojuko orratzek historiak kontatzen dituzte; egunero gertatzen zaizkidan horiek; zure begirada… …nire begiradaren bila… zure begirada… …nire ondoko morenari begira…;bi gehi bi ez direlako lau. Legutioko urtegian iraulitako autoa… ... eskumuturrean esginzea, besterik ez. Legutioko urtegian iraulitako autoa… …beste txapelketa bi galduak…;beste behin ere bi gehi bi… Aitatxoren muxu batekin sendatzen diren kolpeen hutsa sentitzen dut. |
| Hurrengoa > |
|---|




