|
Erresonantzia magnetikoak ez du ezer berezirik erakutsi eskumuturrari buruz |
|
|
|
|
miércoles, 19 agosto 2009 |
|
Aste pare baten ondoren azkenik jaso ditugu erresonantzia magnetikoaren emaitzak. Hasiera batean esan bezala eskafoide eta erradio hezurren talka baten ondoriozko esginzearen bertsioa indartzen da erresonantziako irudietan. Ez da ezer berezirik somatzen, ez austura ezta tendoietako lesiorik ere, beraz, berri onak dira horiek. Oraindik ere beste aste beteko atsedena agindu dio sendagileak Iratiri eta ondoren bere minaren arabera entrenamenduei ekiteko "baimena" izango du. Min piska bat oraindik baduela adierazi du Iratik, baina bi astetan nahiko errekuperazio azkarra eta positiboa nabaritu du. Litekeena da minak hilabete inguru irautea, baina printzipioz funtzionalki ez du inongo arazorik emango istripu txiki onek.
|