hasiera arrow berriak arrow Irati Andak ez du Bartzelonan parte hartuko
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
Irati Andak ez du Bartzelonan parte hartuko PDF Inprimatu E-posta
2009-(e)ko agostoren 06-(e)an

Ezta posible, gogoz gainezka zegoen, baina Iratik ezingo du parte hartu Bartzelonako Munduko Kopako proban. Han izango da, baina ez lehiatzeko, ikusle bezala baizik. Joan zen larunbatean auto istripu bat izan zuen –euriak eraginda zoru irristakorra, ibilgailuak kontrola galdu, ipurtaldea zigizaga eta guztiz irauli buelta osoa emanaz-, eta sinesgaitza badirudi ere ia ez zuen miñik hartu, eskuin eskumuturra bihurritu zuen, horixe bakarrik. Horixe bakarrik, baina horixe preziski. Bai, urte hasieran operatutako eskumuturra da, eta ia %100ean errekuperatuta egonik berriro ere mindu du.

 

Garrantzitsuena bera ondo dagoela da, gainditu du hasiera bateko sustoa, eta lesio hori da puntu ilun bakarra; bihurdura itxura dauka, esginze bat, baina ea erresonantziak zer esaten duen. Kontua da Palau Sant Jordiko hitzorduan huts egingo duela Iratik, eta pena da jakinik hartarako prestakuntza berezia egina zuela eta motibazioa topera zeukala. Baina alde baikorrenari begiratu behar diogu, bera ondo dagoela alegia. Erresonantziak erakusten duenaren berri jakin ahala kontatuko dizuegu.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >