Inicio arrow noticias arrow Larunbat arratsalde ederra Atxarten
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
Larunbat arratsalde ederra Atxarten PDF Imprimir E-Mail
domingo, 26 de julio de 2009

Goizaldean eguzkiak ederki berotzen zuela eta bazkal ondorenerako utzi genuen eskalatzeko plana abuztuko azken asteburuan. Santiago eguna izaki Gasteiz aldean blusa eta festa giroa nabari zen eta bulderrera bloke piska bat egitera joan aurretik bueltaska bat eman nuen baratxuriz beteriko kaleetan barrena.

Bulderrean eskuetako azala apur bat urratu ondoren Atxarte aldera habiatu ginen, Aurrekoatxara. Egun ederra egiten zuen, zerua urdin-urdin ageri zen eta mendi eta harkaitzak are ederrago oraindik. Paraje miragarria da Atxartekoa.

Hasteko Deba eta Sendero de los Blazquez eskalatu genituen, haize piska bat zebilen, baina gustora geunden eta giro polita zegoen bertara urbildu ginen kordaden artean. Jarraitzeko 7a batzuetan ibili ginen regletak heldu eta eskua estutzen, 40 metroko bide izugarria egin genuen "Zikiro beltza" (goraino), erditik aurrerako laja eta harkaitza izugarri ederrak iruditu zitzaizkidan. Mugimendu tekniko eta zabalak, laja handi eta regleta txiki baina positiboekin tartekatuz. Necrofilia en familia 7b-ak ezaugarri berebera gordetzen zituen beregan, baina metro gutxiagotan kontzentraturik, indarra egin behar zitzaion. Bukatzeko La plaka de Manu 6c+eko bide berezian sartzera gonbidatu ninduten, ufa! Apretoi ederra eta lebitatzeko sentsazioaz kateatu nuen bidea. Ederki akordatu nintzen Manutaz...jeje...Egia esan, bide honetan bajutxoa izatea nabaritu egiten da eta pikante xamar geratzen da zenbait tartetan.

 

 
< Anterior   Siguiente >