| Munduko Txapelketa Txinan-Patxi Usobiaga Txapeldun! |
|
|
|
| 2009-(e)ko julioren 06-(e)an | |
|
Festa txiki batez amaiera eman genion barta gauean Munduko Txapelketari Txinan. Xininen eman dugu aste oso bat mundu osoko eskalatzaile fanatiko talde batek, blokezale, abiadura eskalatzaile eta zailtasun eskalatzaile artean. Askok eta askok modalidade guztietan parte hartu dute eta batez ere umore ona eta ondo pasatzeko goga nagusitu da, naiz eta tentsio puntu bat ere somatzen Xinineko giro leorrean. Nire lana sailkapen egunean amaitu nuen. Erabat jakitun nintzen ez nindoala beste urtetan bezain indartsu, baina, finalerdietara ez zailkatzea kolpe gogorra izan zen niretzako. Egunetik egunera indartsuago sentitzen ari naiz eta Xinineko fanatisko giroaz baliatu naiz motibazioa berritzeko. Emakumezkoan finalean sorpresa handirik ez baina Kim Jain korearraren lana goraipatzeko modukoa iruditzen zait. Oso eskalada polita osatu zuen, eskalatzaile teknikoa eta indartsua da eta hori erakutsi zuen finaleko bidea kateatuz. Bere ondoren Johana Ernst Austriarrak ere argi erakutsi zuen bere nagusitasuna eta bidea kateatu zuen. Beraz finalerdian Kim-en aurretik geratu zenez, Johanak jantzi zuen txapela aurtengoan. Gizonezkoetan sorpresa ugari egin ziren. Gazte asko sartu ziren finalera eta faborito asko kanpoan geratu ziren (Mrazek, Verhoeven...). Patxik ikuskizun polita eman zuen eta bidea kateatzea lortu zuen. Adam Ondra Chekiarra txapelketa irabazteko beste faboritoetako bat zen eta ondo iritsi zen bideko azken pasura, baina ez zuen top-a hartzea lortu. Beraz txapela Patxi Usobiagarentzako izan zen. Zorionak irabazleei eta eskalatzaile guztiei noski. |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




