|
Txinatik bueltatxo bat ematen |
|
|
|
|
2009-(e)ko junioren 30-(e)an |
|
Bart gauean iritsi ginen Txinara ekipoko bost lehiakideak eta gure "coach"a, ia hogeitalau orduko jonetorrien ondoren azkenean Xininera iritsi ginen atzo. Hemen hasi da jokatzen 2009ko Munduko Kopako Kirol Eskalada Txapelketa. Behintzat badakigu osasuntsu gaudela, hegazkinetik jeitsi aurretik eta hotelean bertan ere azterketa medikoa egin baitziguten. Gaur blokean lehiatu dira eskalatzaileak eta bero handia egiten zuen arren, ikuskizun polita egon da. Goizean gizonezkoak aritu dira eta arratsaldean emakumezkoak. Bihar abiaduraren txanda izango da eta ostegunean zailtasuna jokatuko da. Beraz gaur apur bat entrenatu ondoren bihar atseden eguna izango da, ostegunerako indarrak biltzeko.
|