Home arrow news arrow Espainikao kopako lehenbiziko proba-3.postua
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
Espainikao kopako lehenbiziko proba-3.postua PDF Print E-mail
miércoles, 13 mayo 2009

Espainiako kopako lehenbiziko proba amaitu berri da iragan asteburuan. Aitortu behar dut beldurra ematen zidala parte hartzeak, izan ere irabazi beharra sentitzen nuen eta nahiko presio zen hori niretzako, ez bainago inolaz ere forman une honetan. Helburu naguasia ekainean jokatuko den Munduko Txapelketa da. Ondoren beldur horri buelta  eman eta erronka polita iruditu zitzaidan Madrileko txapelketa. Bertara joan eta gozatu, nik dakidan moduan eskalatu ehuneko ehuna emanez eta gainera ohartu ez dela ezer pasatzen ez irabazteagatik. Nahikoa garaipen da jadanik urtarrilean operazio bat izan ondoren garai hauetan lehiatu ahal izatea eta gainera errenditzen egotea.

 

Hirugarren egin dut eta irabazi dudala iruditzen zait. Pozik nago, bidea borrokatu ahal izan dut eta gainera a tope gozatu dut esperientzia. Euskal selekzioko 19 lagun bildu gara txapelketa honen aitzakian eta arnastu daitekeen motibazio eta giroa oso berezia da. Bakoitzak bere puntua, bere xarma ematen dio bidaiari eta motibazio eta aberastasun horretaz baliatzen naiz nire motibazioa berritzeko eta elikatzeko.

 

Gorka Karapeto finalerako sailkatu zen eta baita Itziar Rodriguez ere. Gazteei dagokienez, sorte txarra izan zuten igandean, euriaren eraginez bertan bera geratu baitzen lehiaketa. Finalerdiak besterik ez ziren jokatu.  Jonbe Agirrek 3.egin zuen  20 urtez azpikoen kategorian. Kantera polita ari da sortzen Gasteiz aldean. Animo ekipooo!

 

Argazkiak eta kronika politatopatuko duzue ondorengo helbidean

http://www.blokaomuere.tk/

 
< Prev   Next >