hasiera arrow berriak arrow Jadanik eskalatzen
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
Jadanik eskalatzen PDF Inprimatu E-posta
2009-(e)ko abrilren 12-(e)an

Orain hiru aste inguru hasi naiz eskalatzen. Ordurarte Gogortuz fisioterapia zentruan aritu naiz erreabilitatzen Oier Oregirekin eta oraindik ere bertan jarraitzen dut nire eskumuturtxoari mimoak ematen. Pozik  nago, azkar berreskuratu ditut mugikortasuna eta indarra.

 

Buruak eskumuturrak baino azkarrago joan  nahi duen arren gogoz hartu ditut entrenamenduak berriz ere eta poliki bada ere banoa berriz ere regletatxo txikiak helduz eta indarra hartuz.

 

Une honetan ekainaren amaierako Munduko Txapelketa dut buruan eta tartean beste txapelketaren badago ere ez dira une honetan nire helburu nagusia. Beraz, buru belarri saiatuko naiz entrenamenduetan eta ekainerako burua eta gorputza puntu-puntuan izatea desio dut, eskumuturrean dudan orbain txikiak oinak lurrean izaten lagunduko didalarik.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >