| Eskumuturra, azkenean onena operatzea |
|
|
|
| lunes, 19 de enero de 2009 | |
|
Ez nion zentzurik ikusten, zazpi hilabete joanak ziren jadanik eskumuturean mina hartu nuenetik eta lehiatzen eta gogor etrenatzen ere ibili nintzen. Baina oraindik min arrastoak nabari nituen atseden garaia izan arren.
Ez nengoen lasai eta beste espezialista batengana jo nuen hamaikagarren eritziaren bila. Haibeste begi nire eskumuturrari begira izan ondoren Victor Galan doktoreak inork ikusi ez zuena ikusi zuen eta operatzea gomendatu zidan.
Amorrua sentitu nuen, ordurarte geldi igarotako orduak alperrik izan balira bezala. Estarria ere urratu nuela uste dut amorrua ateratzeko bota nituen oihuen eraginez…Baina buelta eman behar zaio kontu oni. Azkenean badakigu zer den pasatzen dena, zergaitik ezin dudan eskumako eskuaz nahi bezala aritu. Eta soluzioa dauka, beraz hemendik aurrera dena positibo eta dena aurrera! Iujuuuuu!
Ontxe kirofanora bidean noa, ilusioz beterik eta aurtengo denboraldiari begi berriez begira! |
| < Anterior | Siguiente > |
|---|




