hasiera arrow solasak
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
solasak


Hutsa sentitzen dut PDF Inprimatu E-posta
2009-(e)ko agostoren 27-(e)an

Amatxoren muxu batekin sendatzen ziren kolpeen hutsa sentitzen dut.

Jakin nahi nuke noiz utzi zion bizitzak jolas izateari eta zein ordutan zulatu zuen pilota segundoak kontatzen dituen orratzak.Jakin nahi nuke zergatik irakasten duten matematika ikastolan bi gehi bi lau ez diren mundu batean bizitzeko.

Nire erlojuko orratzek ez dute segundorik kontatzen, ez minuturik, ezta ordurik ere. Nire erlojuko orratzek historiak kontatzen dituzte; egunero gertatzen zaizkidan horiek; 

zure begirada…                     …nire begiradaren bila…

zure begirada…                         …nire ondoko morenari begira…;bi gehi bi ez direlako lau.

Legutioko urtegian iraulitako autoa…           ... eskumuturrean esginzea, besterik ez.

Legutioko urtegian iraulitako autoa…          …beste txapelketa bi galduak…;beste behin ere bi gehi bi… 

Aitatxoren muxu batekin sendatzen diren kolpeen hutsa sentitzen dut.

 
Txokolate kikara beroa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko julioren 25-(e)an

        Nire logelako atepeko zirrikitutik sartzen den txokolate eginberriaren usaina sumatzeaz batera zabaldu dizkiot asteko azken egunsentiari begiak.

Gehiago...
 
Gaur ere eskalatzera noa PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko julioren 25-(e)an
        Nire urratsek hainbat mendi magal gurutzatu dituzte harkaitz bide berrien usna.Txokorik izkutuenak ere arakatu ditut eta harri arteko nomada gehiago topatu ere bai harkaitzetako bide ederrei bostekoa emateko irrikitan.
Gehiago...
 
Baltzolako Sugoi PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko mayoren 02-(e)an
Behin batean bi anaia bizi ziren Dimako Bargondian. Zaharrena, Unai, gizon serio eta kabala zen, erabaki bat hartu baino lehen ondo hausnartzea gustatzen zitzaiona. Gaztea, Gorka, erabat bestelakoa zen, zotoska eta erreakzio bizkorrekoa.
Gehiago...
 
Testamento PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko febreroren 08-(e)an

A vosotros que me otorgáis el titulo de Madre

Os dejo:

Gehiago...