hasiera arrow berriak
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
berriak
Patxi Usobiagak LA RAMBLA 9a+ kateatu du PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko noviembreren 27-(e)an
Image Patxi Usobiagak ez du amore eman eta orain egun gutxi Munduko Kopa etxera eramateaz gain indartsu eta motibazioz gainezka dagoela erakutsi digu La Rambla bide esanguratsuaren kateaketarekin batera.
Hori gutxi balitz, Rambla kateatu ondoren Estado Critico bidea probatu eta bigarren saialdian poltsikoratu du egunean bertan. Bide honek 9a proposamena jaso zuen, baina eskalatzaile batzuen ustez 8c+ izan liteke.
Animo Patxi eta zorionak!!
 
Irati Euskal Herriko txapeldun PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko noviembreren 26-(e)an
Asteburu honetan jokatu ga Gasteizko Hegoalde pilikiroldegian Euskal Herriko eskalada txapelketa. Emakumezkoetan partehartze escasa egon zen, baina maila onekoa. Irati izan zen garaile Itziar Rodriguezekin superfinala jokatu eta gero. Ester Cruz izan zen hirugarren. Gizonezkoetan Gorka Karapetok eskuratu zuen txapela.
 
Eibarko udaletxean ongi etorria PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko noviembreren 19-(e)an

Orain ordu eskas batzu irabazi berri du Patxi Usobiagak aurtengo Munduko Kopa eta Eibarrek eskalatzaile hau zoriondu nahi duten milaka pertsonekin bat egin nahi izan du. Horretarako ongi etorria egingo zaio Eibarko udaletxean 20:30tan. Danak zaudete gonbidaturik. Wink

 
Irati 2. Kranjen PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko noviembreren 19-(e)an

Image 2007ko Munduko Kopa amaitu da jadanik eta Iratik finalera pasa ostean denboraldia amaitutzat eman du bigarren postua lortuz Kranjen. Postu honekin Irati bostgarren lekuan amaitu du denboraldia ranking orokorrean. Maja Vidmar eslobeniarrak proba eta Kopa irabazi ditu eta Angela Eiter eta Muriel Sarkanyren aurretik urrenez urren.

Patxi Usobiagak bere aldetik Munduko Kopako txapela berriz ere bere buruan jantzi du eta bigarren eta hirugarren lekuan geratu dira Ramon Julian eta Tomash Mrazek. Amaera mugitu xamarra auretngoa publikoak ederki gozatu duena.

Zorionak denoi!!

 
Irati finalera pasa da Kranjen PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko noviembreren 18-(e)an

Image
foto:www.worldcupkranj.com
Gaur arratsaldean eman zaie amaiera Kranjeko munduko kmopan jokatzen ari den finalerdiei. Emaitzak harrigarriak izan dira eta kopak espero ez zen norabidea hartu du.

Alde batetik Irati beste behin ere finalera sailkatu da zazpigarren lekuan eta honekin jadanik kopa honetako bostgarren finala da. Gainontzeko partaideei dagokienez Angela Eiter austriarra, emakumezkoen kategorian txapela lortzeko faboriotoetako bat, finaletik kanpo geratu da eta ondorioz Maja Vidmar da aurtengo Munduko Kopako txapeldun berria.

Gizonezkoetan ere ez da sorpresarik falta izan. 2007ko Munduko Kopa irabazteko hautagai nagusiak Patxi Usobiaga eta Ramon Julian finaletik kanpo geratu dira. Nahiz eta zirkuitoko eskalatzailerik indartsuenak direla erakutsi duten urte osoan zehar, ezin izan zuten erakutsi zertarako gai diren. Dena den, Patxiren kasuan oraindik ere kopa irabazteko aukerarik badago Jorg Berhoevenek igandeko finalean irabaziko ez balu.

Animo asko eta gora bihotzak urtea oso polit ari da irteten eta.

Informazio gehiago

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 46 - 60 Guztira: 95