hasiera arrow berriak
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
berriak
“Legends”ak Maja Vidmar eta Adam Ondra-rentzako izan dira PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko septiembreren 06-(e)an

Atzo, hila 5, eskaladako oskarrak izenez esagutzen diren sariak ospatu ziren Arcon. Beste urte batez Patxi harkaitz eta txapelketa disziplinetarako saria jasotzeko izendaturik zegoen. Sari hauetako bat eskuratzeko lehia handia zen, kontutan izanik iaz harkaitzean egindako lanagatik saritua izan zela. Baina azkenena Maja eslobeniarrak eta Adam txekiarrak eskuratu zituzten sariak. Zorionik beroenak biontzako!

 

Bestetik, gaur Arco Rockmasterreko eskalada ikuskizunei hasiera emango zaie. Zailtasun proban lehiatuko diren eskalatzaileek atzo landutako bidea probatu zuten eta gaurkoan bistaz kateatu beharreko bidearen txanda izando da. Egun ederra izando da gaurkoa, izan ere bulder eta abiadura modalitateetan ere lehiak ikusteko aukera izando baita. Bihar landutako bideri ekiteko eguna izando da et ahorren ondoren sailkatutako lehenbiziko lau eskalatzaileak dueluan borrokatuko dira.

 

Irati eskalada jaialdi eder honetara gonbidaturik zegoen arren, pena hadiz ezezkoa eman behar izan zion gonbidapen honi, lesioaren ondoren ez baitzen une fisikorik onenean aurkitzen. Une honetan, Iratik helburuak ondo sailkatu behar ditu munduko kopako urrengo probetara begira entrenamenduak ondo prestatu nahi baditu.

 
Oviedo, Kopako bigarrena Iratirentzako PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko agostoren 31-(e)an

ImageIragandako asteburuan, larunbatean hain zuzen ere Obiedon Espainako kopako bigarren proba jokatu zen. Azken unean Iratik bere parte hartzea iragarri zuen lesioa bide honetik doala antzeman bezain laster. Dena den, oraindik ere mina nabaria da. Nahiz eta sentsazio honak izan errekuperazioa geldoa izaten ari da eta horrek ez du leku askorik uzten planifikazioetarako eta erabakiak hartzeko. Eguneroko sentsazioen gora beherekin ari da funtzionatzen Irati une honetan.

 

Iratik Obiedon probatu nahi izan zuen eta oso ondo atera zitzaion lehenbiziko legua eskuratu baitzuen. Oso pozik dagoela aitortu du bai emaitzagatik eta lesioak arazo handirik eman ez diolako ere. Helburua txapelketan sentsazio positiboak eskuratzea zen Munduko Kopari begira eta lortu egin du.

 

Gainontzeko eskuladunei dagokienez Itaziar Rodriguezek lehenbizikoz laugarren lekua eskuratu du eta Gorka Karapetok podiumera igoz hirugarrena. Javier de la Fuente eta Antxon Zabala sigarren eta zazpigarren lekuak eskuratu zituzten finalean lehiatu ondoren.

Gehiago...
 
Eskalada politak eta gozatzeko gogoa San Martinen PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko agostoren 18-(e)an

Image  Asteburua igarotzeko tokirik seguruela Hueska aldea zen, euriarengandik ihes egin nahi bagenuen behintzat. Vadiellotik hurbil, San Martin de la Valdonsera izan zen Patxik, Josuk, Zigorrek eta laurok egin genuen aukera. Toki izugarri polita, betako arrolilak bere amaieran baseliza bisigotiko bat izkutatzen du, baina gu bidearen erdian geratu ginen. Bertan pareta batzuk altxatzen dira, desplomatuak eta txorrera ederrekin, eskalatuak izan daitezen. Hogei bat bide lurretik ia izarretaraino doazenak.

Gehiago...
 
Asteburu bat Salvatierra de Esca-n PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko agostoren 10-(e)an

ImageLarunbat goizean irten ginen Josu eta biok furgonatxoa hartuta Nafarroan ondoan dagoen Salvatierra de Esca eskolara. Burgi eta Erronkari herri ederrak oso hurbil ditu eta bainutxo bat hartzeko ibai ere badago ondoan. Plan tentagarria, eh?

Eskumuturra poliki poliki hobeto do aeta geroz eta eskalada gogorragoak egiteko aukera ematen dit. Salvatierran emandako asteburua ederra izan da 7b+eko bideekin burrukan ibiltzea, besaurreak puztuta sentitzea eta hatz puntetako azala arrosa kolorea hartzen sentitzea. Beriz ere helburu planak buruan gainezka izatea zirragarria eta bizigarria da.

Gehiago...
 
Bi idatzi berri Solasak atalean PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko julioren 25-(e)an

Solasak atalean bi idatzi berri satru ditut, espero dut gustoko izatea:

Gaur ere eskalatzera noa

Txokolate kikara beroa

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 31 - 45 Guztira: 95