hasiera arrow berriak
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
berriak
Kranj final handiaren zain eta tamalez Irati ez da sailkatu PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko noviembreren 16-(e)an

Lainoturik esnatu da gaur Kranj hiria. Lehiakide gehienak hotel berean gaude eta jatetxean elkartuz goaz goizak aurrera egin ahala eguna gosari eder batekin hasteko. 

Atzoko egunez lan  polita egin zutenek toki bat eskuratu zuten finalerako eta gaur beste aukera bat izango dute txapelketa egun berri batez gozatzeko. Hau ez da Ramon Julianen kasua izan, atzo zorte txarra izan zuen eta finaletik kanpora geratu baitzen. Jorg eta Tomash-en kasuan, berriz, lepoa jokatuko nuke bart gauean haien izaretan bueltaka ibili direla, haien esku baitute 2008ko Munduko Koparen garaile izatea, baina batek bakarrik lortuko du. Nesken kasuan, ordea, dena erabakirik dago jadanik, Johanna Ernst austriar gaztea da aurtengo garaile berria, baina, dena den polita izango da gaurko lehia ikustea.

Gehiago...
 
Klasifikazioak gainditurik PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko noviembreren 15-(e)an

Goizean jokatu da sailkapen froga. Egia esan goiza gogorra izan da, oin batek irris egin dit eta zalantza handiak izan ditut. Ez nuen batere seguru finalerdietarako sailkatuko nintzenik. Azkenean 25.lekuan pasa naiz justu-justu. Beraz, arratsaldean bigarren lekuann eskalatzea tokatuko zait. Orain goizeko estres hori ahaztu eta aukera aprobetsatu behar dut dena emateko

 
Eslobeniak agur esango dio 2008ko Munduko Kopari asteburu honetan PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko noviembreren 11-(e)an

ImageGaur goizean klasera bidean nihoala lehenengo gaztaina erreen usaina somatu dut parkeko zuhaitzen artean. Bizikleta gainean belarriak izozten dizkidan haizeak argi adierazten du negua hortzak erakusten ari dela. Txapelketa denboraldiaren amaiera badatorrela esan nahi du guzti honek.

Gehiago...
 
Paris, nabarmentzeko askorik gabe PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko octubreren 18-(e)an

Aste honetan Parisen urteko gertakizunik garrantzitsuenetakoa ospatzen ari da. Europako txapelketaz ari gara. Blokeroak, zailtasun eta bertikaleko abiadura eskalatzaileak aste osoan zehar Frantziako kapitalean bildurik egon dira bakoitz abere modalitatean lehiatuz. Badira eskalatzaile batzuk hiru modalitateekin ausartu direnak.

Gehiago...
 
Europako txapelketa Parisen PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko octubreren 14-(e)an

Paris prest dago jadanik kirol eskaladako Europako txapelketari ongi etorria emateko, urriaren 15etik 18ra bitartean jokatuko da lehiaketa Bercyn eta bertan kirol honetako hiru modalitateekin disfrutatzeko aukera izando da.: zailtasuna, bulderra eta abiadura.

 

Irati Anda zailtasun proban parte hartzeko asmoz doa Parisera. Klasifikazioak 16an jokatuko dira emakumezko eta gizonezkoen kategorian. Ondoren emakumeek 17an emango diote jarraipena txapelketari finalerdi eta finalarekin. Gizonen txanda, ordea, 18an izando da.

 

Europa osoko eskalatzaileak bertaratuko dira ikuskizun handi honetara, urteko probarik garrantzitsuenean onena emateko asmoz.

 

Informazioa gehiago.

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 16 - 30 Guztira: 95