hasiera
Fuerteventurako berriak
2007-(e)ko junioren 06-(e)an

Image

Espainiako kopako lehenbiziko probak Corralejora eraman gintuen, Fuerteventura iparraldean dagoen herri batera. Berdegune faltan dagoen parajea da hangoa eta dunek errepideak jaten dituzte haize bolada handiko garaietan.

Gehiago...
 
Iratik espainiako kopako lehenengo froga irabazi du
2007-(e)ko junioren 02-(e)an
Iratik, Fuerteventuran jokatu den espainiako lehenengo froga irabazi du, bueltan kontatuko digu konperi buruzko gehio.
 
Espainiako kopa hastera doa
2007-(e)ko mayoren 29-(e)an

 Image

Alikanten jokatutako Espainiako txapelketaren ondoren, eskalada zirkuitu nazionalak kopara garamatza. Asteburu honetan jokatuko da ekainak 2 eta 3an Kanariar irletako Fuerteventura irla txikian. Larunbatean nagusien txanda izango da eta igandean, berriz, gazteek erakutsi beharko dute zertarako diren gai. Txapelketa Baku ur parkean ospatuko da.

Gehiago...
 
Iratik White Zombie kateatu du
2007-(e)ko mayoren 17-(e)an

Image

Iratik Baltzola eskolan dagoen White Zombie bidea kateatu du, 8c graduazioa duena. Irati pixkanaka bere urteko helburuak lortzen ari da, 8c kateatzea aurtengo erronketako bat baitzen. Nahiz eta emakumezkoek lortutako mailarik gorena ez izan, 8c femeninoa oso emaitza garrantzitsua da nazioarte mailan.

 
Munduko kopa Imsten
2007-(e)ko mayoren 15-(e)an

 Image

Munduko kopako lehenbiziko probak Austriako Imst herrixkaraino eraman gintuen. Paisaia lasaiez eta elurrez jantziriko mendiz inguratutako herri ederra, mendi magalei begira Heidiren silueta antzeman zitekeen korrika eta saltoka.
Gehiago...
 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 81 - 90 Guztira: 98