hasiera
Oviedo, Kopako bigarrena Iratirentzako
2008-(e)ko agostoren 31-(e)an

ImageIragandako asteburuan, larunbatean hain zuzen ere Obiedon Espainako kopako bigarren proba jokatu zen. Azken unean Iratik bere parte hartzea iragarri zuen lesioa bide honetik doala antzeman bezain laster. Dena den, oraindik ere mina nabaria da. Nahiz eta sentsazio honak izan errekuperazioa geldoa izaten ari da eta horrek ez du leku askorik uzten planifikazioetarako eta erabakiak hartzeko. Eguneroko sentsazioen gora beherekin ari da funtzionatzen Irati une honetan.

 

Iratik Obiedon probatu nahi izan zuen eta oso ondo atera zitzaion lehenbiziko legua eskuratu baitzuen. Oso pozik dagoela aitortu du bai emaitzagatik eta lesioak arazo handirik eman ez diolako ere. Helburua txapelketan sentsazio positiboak eskuratzea zen Munduko Kopari begira eta lortu egin du.

 

Gainontzeko eskuladunei dagokienez Itaziar Rodriguezek lehenbizikoz laugarren lekua eskuratu du eta Gorka Karapetok podiumera igoz hirugarrena. Javier de la Fuente eta Antxon Zabala sigarren eta zazpigarren lekuak eskuratu zituzten finalean lehiatu ondoren.

Gehiago...
 
Eskalada politak eta gozatzeko gogoa San Martinen
2008-(e)ko agostoren 18-(e)an

Image  Asteburua igarotzeko tokirik seguruela Hueska aldea zen, euriarengandik ihes egin nahi bagenuen behintzat. Vadiellotik hurbil, San Martin de la Valdonsera izan zen Patxik, Josuk, Zigorrek eta laurok egin genuen aukera. Toki izugarri polita, betako arrolilak bere amaieran baseliza bisigotiko bat izkutatzen du, baina gu bidearen erdian geratu ginen. Bertan pareta batzuk altxatzen dira, desplomatuak eta txorrera ederrekin, eskalatuak izan daitezen. Hogei bat bide lurretik ia izarretaraino doazenak.

Gehiago...
 
Asteburu bat Salvatierra de Esca-n
2008-(e)ko agostoren 10-(e)an

ImageLarunbat goizean irten ginen Josu eta biok furgonatxoa hartuta Nafarroan ondoan dagoen Salvatierra de Esca eskolara. Burgi eta Erronkari herri ederrak oso hurbil ditu eta bainutxo bat hartzeko ibai ere badago ondoan. Plan tentagarria, eh?

Eskumuturra poliki poliki hobeto do aeta geroz eta eskalada gogorragoak egiteko aukera ematen dit. Salvatierran emandako asteburua ederra izan da 7b+eko bideekin burrukan ibiltzea, besaurreak puztuta sentitzea eta hatz puntetako azala arrosa kolorea hartzen sentitzea. Beriz ere helburu planak buruan gainezka izatea zirragarria eta bizigarria da.

Gehiago...
 
Bi idatzi berri Solasak atalean
2008-(e)ko julioren 25-(e)an

Solasak atalean bi idatzi berri satru ditut, espero dut gustoko izatea:

Gaur ere eskalatzera noa

Txokolate kikara beroa

 
Lehenbiziko urratsak
2008-(e)ko julioren 21-(e)an

Gehiegikeria emango du agian, bi hilabete eskas besterik ez naiz egon eskalatu gabe eta izenburua irakurrita ematen du lehenbiziko aldiz noala bertikalean gora. Baina horrela sentitzen dut nik. Behartutako atsedena egin behar nuela jakin nuenean mundua amaituko zela uste nuen. Segunduak minutu, minutuak ordu eta orduak egun bilakatzen zitzaizkidan. Horrenbeste ideia nuen buruan eta hainbeste gauza egiteke…nahi eta ezin…uf!

 

Labunbat honetan nire lehenbiziko urratsak eman ditut paretan gora “fibrokartilago triangeluarra” hautsi nuenetik. Eskumuturrean dagoen menisko txiki hori fisioterapeuten amesgaiztoa da. Nireak behintzat nahikoa esperientzia hartu du dagoeneko.

 

Beno, esaten ari nintzen bezala, larunbatean Baldegobian izan nintzen eta arratsalde eguzkitsu hura harkaitzetik zintzilik igaro nuen. Une horretan munduko emakumerik zoriontsuena…ni neu! Bideek Gorbeiako eztiaren zaporea zuten. “Zer gutxi behar dugun zoriontsu izateko”, pentsatu nuen nire sokalagunari begira.

 

Onartu behar dut lesioa hau gainditzea nire bizitzako urte iheskor hauetan bizi izan ditudan esperientzietatik egin dudan gauzarik gogorrenetarikoa izan dela. Baina, beste alde batetik, hausnatrzeko denbora luzea izan dut eta hausnarketan emandako distantzia horretatik ohartu naiz zeinen zorioneko naizen eskaladak inguratzen duen mundu hau ezagutu dudalako eta bertan izkutatzen diren sekretuak daztatu ahal izan ditudalako.

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 31 - 40 Guztira: 98