|
2008-(e)ko octubreren 05-(e)an |
|
Larunbat honetan hilak lau eskalatzaile gasteiztarrak Espainiako txapeldun titulua defendatu eta bigarren urtez jarraian garaile izendatu da. Oraingo honetan Sevillan izan da txapelketa, Bestisaren futbolzelai ondoan. Goizean finalerdiak jokatu ziren eta hamabost lehiakideetatik zortzik eskuratu zuten finalerako txartela. Zortzi finalista hauetatik bost izan ziren finalerdiko bidea katetau zutenak. Arratsaldean finalaren txanda izan zen. Irati laugarren lekuan irten zen lehiatzera eta bidea kateatzeko mugimendu gutxi geratzen zirela helduleku bat apurtu egin zitzaion eta beste saialdi bat eman behar behar izan zion bideari. Lehiakide guztien saioaren ondoren izan zuen Iratik bigarren saialdia emateko aukera eta oraingo onetan goreneraino itsi zen bidea kateatuz eta baita garaipena ere. Elena Aleman bigarren lekuan sailkatu zen meritu handiz eta Andrea Cartas izan zen hirugarren. Mutilen artean sorpresa Marco Jubes izan zen. Finalean Victor "bichopalo" gaztearekin berdinketa izan arren finalerdien emaitzen ondorioz Marcorentzako zen txapelketa eta Victorrentzako bigarren postua. Ramon Julianek podiumeko hirurren mailara igotzearekin konformatu behar izan zuen. |
|
|
2008-(e)ko septiembreren 27-(e)an |
|
Puursen jokatuko proba Munduko Kopako ziekuitoko hirugarren proba izan da Iratirentzako eta esaerak esaten duen moduan hirugarrenean dator garaipena. Irati laugarren lekuan sailkatu da finalera beste bi lehiakiderekin berdindu ondoren. Finalerako prestaturik zegoen bidea nahiko luzea desplomatua izan da. Iratik erritmo onarekin eman dio hasiera eskaladari eta lehenbiziko finala izanagatik apur bat urduri egon arren zazpigarren lekuan sailkatu da lan polita egin ondoren. Dena den eroritako pausua gahiegi pentsatu gabe eginten saiatu dela aitortu du eta hori traba izan da. |
|
|
2008-(e)ko septiembreren 26-(e)an |
|
Gaur goizean eman zaio hasiera Puursen munduko kopari. Iratiri goiz kehiatzea tokatu zaio, zerrendan bigarren lekuan zegoen Maja Vidmarren atzetik. Proposaturiko bidea luzea zen eta erritmoz eskalatu beharra zegoen, Iratik top egitea lortu du. Bihar goizaen finalerdiak jokatuko dira eta arratsaldean finala.
Informazio gehiago. |
|
|
2008-(e)ko septiembreren 24-(e)an |
|
Oraingo honetan kirol eskaladako Munduko Kopa Bélgica aldera mugitu da urteko bosgarren proba aurrera eramateko. Puurs izango da proba jotuko den legua. Ostiralean klasifikazioak jokatuko dira eta larunbatean finalerdi eta finalerako txanda izango da. Kopa amaitzeko bi proba falta dira oraindik, baina emakumekoetan badago favorito nagusi bat, Johana Ernst austriar gaztea. Gizonezkoetan, berriz, oraindik ez dago ezer argi Jorg, Tomash, Patxi eta Ramonen artean. Informazio gehiago eta emaitzak zuzenean ezagutzeko aukera hemen.
|
|
|
2008-(e)ko septiembreren 20-(e)an |
|
Larunbat gauean eman zitzaion amaiera Imsten Munduko Kopako laugarren probari. Bi egunetan zehar herrialde anitzetako emakume eta gizonak Austrian bildurik izan ziren txapelketa honi ekiteko. Ostiralean klasifikazioak jokatu ziren eta bertan bi bide eskalatu behar zituzten lehiatzaileek flash modalitatean.
Iratik ekipatzaileek proposaturiko bi bideak kateatzea lortu zuen eta finalerdietarako txartela eskuratu zuen. Finalerdia larunbat goizean jokatu zen, kasu honetan bistaz. Iratik oso gora eskalatzea lortu zuen eta bidearen katetik hiru pausutara bere besoek ezin izan zioten hurrengoari heldu. Azkenean 12. postua eskuratu zuen. Oso pozik eta gustura dago egindako lanarekin, erritmo onean, erabakiak ondo hartuz eta dena emanez eskalatu baitzuen. Sentsazio onak, beraz eskalatzaile gasteiztarrarentzako gainera poliki-poliki finalerako postuetara hurbiltzen ari da Irati. Hurrengo zita Puursen izango da datorren asteburuan. Txapelketa hau ez zen besteak bezalakoa izan, berezitasun bat izan zuen. Txapelketa arinagoa izan zedin eta parte hartzaileei eskalatzeko aukera gehiago emateko asmoz antolatzaileek klasifikazioak flash modalitatean jokatzeko erabakia hartu zuten. Iritzi ezberdinak izan ziren eskalatzaileen artean, baina gehiengoari ez zitzaion gehiegi gustatu aldaketa hau. Izan ere ohi baino luzeagoa eta astunagoa izan zen txapelketako erronda hori. Imsteko argazkiak Marco Togniren eskutik Emaitzak |
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 21 - 30 Guztira: 98 |