|
2009-(e)ko eneroren 19-(e)an |
|
Ez nion zentzurik ikusten, zazpi hilabete joanak ziren jadanik eskumuturean mina hartu nuenetik eta lehiatzen eta gogor etrenatzen ere ibili nintzen. Baina oraindik min arrastoak nabari nituen atseden garaia izan arren. Ez nengoen lasai eta beste espezialista batengana jo nuen hamaikagarren eritziaren bila. Haibeste begi nire eskumuturrari begira izan ondoren Victor Galan doktoreak inork ikusi ez zuena ikusi zuen eta operatzea gomendatu zidan. Amorrua sentitu nuen, ordurarte geldi igarotako orduak alperrik izan balira bezala. Estarria ere urratu nuela uste dut amorrua ateratzeko bota nituen oihuen eraginez…Baina buelta eman behar zaio kontu oni. Azkenean badakigu zer den pasatzen dena, zergaitik ezin dudan eskumako eskuaz nahi bezala aritu. Eta soluzioa dauka, beraz hemendik aurrera dena positibo eta dena aurrera! Iujuuuuu! Ontxe kirofanora bidean noa, ilusioz beterik eta aurtengo denboraldiari begi berriez begira! |
|
|
2008-(e)ko diciembreren 17-(e)an |
|
Gaur Gasteizko Txagorritxu hospitalean zeuden umeak bisitatzen egon gara Maider Unda burrukalaria, EnekoL anos triatleta eta hirurok elkartu gara goiz partean neska mutikoei opari batzuk emateko. Esperantzagarria eta polita da umeekin egon eta bere ilusio eta burruka egiteko gogoaz kutsatzea. Zalantzarik gabe oparirik ederrena gure bisita simplearekin haien ezpainetatik irribarre bat ateratea izanda. |
|
|
2008-(e)ko noviembreren 26-(e)an |
|
Gaur arratsaldean Hala Bedi irratiak Irati elkarrizketatuko du Zebra bidea programan. Irratsaio hau arratsaldeko lauetatik zazpietara bitartean emititzen da astelehenentik ostiralera. Irratiko aspaldiko laguna da Irati, Mendian gora mendian behera programan sarritan izan da, bai elkarrizketatu modua eta baita laguntzaile moduan ere. “Beti da polita Hala Bedira joatea, giro ederra dago eta elkarrizketak oso hurbilekoak eta atseginak izaten dira”. Elkarrizketa ezberdin eta dibertigarria izango da, Iratiren irrati esatari garaiak gogoratuko dituena. |
|
|
2008-(e)ko noviembreren 26-(e)an |
|
Las competiciones ya han terminado. La verdad es que después de estar todo el año con objetivos claros en la mente, fechas y rutinas establecidas, se hace un poco raro levantarse por la mañana y no tener que ir a entrenar. Lo mejor de todo esto es que todo el tiempo del mundo es para escalar en roca. Pero el maldito tiempo no acompaña. Llueve y nieva y toca emigrar a zonas más secas. Zonas secas pero frías como Albarracin. El fin de semana pasado decidimos ir a comprobar que Teruel existe y salimos una gran expedición con ganas de blocar. Como si fuéramos tortugas ninja nos pusimos el caparazón a la espalda y fuimos en busca de marcas de magnesio en la pared. La verdad es que yo ni miraba el grado ni nada, simplemente intentaba subirme por cada pedrusco que nos encontrábamos por el camino. Fue un fin de semana muy divertido ¡escalando a cinco graditos! ¡Uf!…el invierno es lo que tiene… |
|
|
2008-(e)ko noviembreren 16-(e)an |
|
Lainoturik esnatu da gaur Kranj hiria. Lehiakide gehienak hotel berean gaude eta jatetxean elkartuz goaz goizak aurrera egin ahala eguna gosari eder batekin hasteko. Atzoko egunez lan polita egin zutenek toki bat eskuratu zuten finalerako eta gaur beste aukera bat izango dute txapelketa egun berri batez gozatzeko. Hau ez da Ramon Julianen kasua izan, atzo zorte txarra izan zuen eta finaletik kanpora geratu baitzen. Jorg eta Tomash-en kasuan, berriz, lepoa jokatuko nuke bart gauean haien izaretan bueltaka ibili direla, haien esku baitute 2008ko Munduko Koparen garaile izatea, baina batek bakarrik lortuko du. Nesken kasuan, ordea, dena erabakirik dago jadanik, Johanna Ernst austriar gaztea da aurtengo garaile berria, baina, dena den polita izango da gaurko lehia ikustea. |
|
Gehiago...
|
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 11 - 20 Guztira: 98 |