Home
Txinatik bueltatxo bat ematen
martes, 30 junio 2009

Bart gauean iritsi ginen Txinara ekipoko bost lehiakideak eta gure "coach"a, ia hogeitalau orduko jonetorrien ondoren azkenean Xininera iritsi ginen atzo. Hemen hasi da jokatzen 2009ko Munduko Kopako Kirol Eskalada Txapelketa. Behintzat badakigu osasuntsu gaudela, hegazkinetik jeitsi aurretik eta hotelean bertan ere azterketa medikoa egin baitziguten.

Gaur blokean lehiatu dira eskalatzaileak eta bero handia egiten zuen arren, ikuskizun polita egon da. Goizean gizonezkoak aritu dira eta arratsaldean emakumezkoak. Bihar abiaduraren txanda izango da eta ostegunean zailtasuna jokatuko da. Beraz gaur apur bat entrenatu ondoren bihar atseden eguna izango da, ostegunerako indarrak biltzeko.

 
Espainikao kopako lehenbiziko proba-3.postua
miércoles, 13 mayo 2009

Espainiako kopako lehenbiziko proba amaitu berri da iragan asteburuan. Aitortu behar dut beldurra ematen zidala parte hartzeak, izan ere irabazi beharra sentitzen nuen eta nahiko presio zen hori niretzako, ez bainago inolaz ere forman une honetan. Helburu naguasia ekainean jokatuko den Munduko Txapelketa da. Ondoren beldur horri buelta  eman eta erronka polita iruditu zitzaidan Madrileko txapelketa. Bertara joan eta gozatu, nik dakidan moduan eskalatu ehuneko ehuna emanez eta gainera ohartu ez dela ezer pasatzen ez irabazteagatik. Nahikoa garaipen da jadanik urtarrilean operazio bat izan ondoren garai hauetan lehiatu ahal izatea eta gainera errenditzen egotea.

 

Hirugarren egin dut eta irabazi dudala iruditzen zait. Pozik nago, bidea borrokatu ahal izan dut eta gainera a tope gozatu dut esperientzia. Euskal selekzioko 19 lagun bildu gara txapelketa honen aitzakian eta arnastu daitekeen motibazio eta giroa oso berezia da. Bakoitzak bere puntua, bere xarma ematen dio bidaiari eta motibazio eta aberastasun horretaz baliatzen naiz nire motibazioa berritzeko eta elikatzeko.

 

Gorka Karapeto finalerako sailkatu zen eta baita Itziar Rodriguez ere. Gazteei dagokienez, sorte txarra izan zuten igandean, euriaren eraginez bertan bera geratu baitzen lehiaketa. Finalerdiak besterik ez ziren jokatu.  Jonbe Agirrek 3.egin zuen  20 urtez azpikoen kategorian. Kantera polita ari da sortzen Gasteiz aldean. Animo ekipooo!

 

Argazkiak eta kronika politatopatuko duzue ondorengo helbidean

http://www.blokaomuere.tk/

 
Jadanik eskalatzen
domingo, 12 abril 2009

Orain hiru aste inguru hasi naiz eskalatzen. Ordurarte Gogortuz fisioterapia zentruan aritu naiz erreabilitatzen Oier Oregirekin eta oraindik ere bertan jarraitzen dut nire eskumuturtxoari mimoak ematen. Pozik  nago, azkar berreskuratu ditut mugikortasuna eta indarra.

 

Buruak eskumuturrak baino azkarrago joan  nahi duen arren gogoz hartu ditut entrenamenduak berriz ere eta poliki bada ere banoa berriz ere regletatxo txikiak helduz eta indarra hartuz.

 

Une honetan ekainaren amaierako Munduko Txapelketa dut buruan eta tartean beste txapelketaren badago ere ez dira une honetan nire helburu nagusia. Beraz, buru belarri saiatuko naiz entrenamenduetan eta ekainerako burua eta gorputza puntu-puntuan izatea desio dut, eskumuturrean dudan orbain txikiak oinak lurrean izaten lagunduko didalarik.

 
La muñeca derecha y yo, una historia de amor y de odio.
sábado, 31 enero 2009

Ya han pasado dos semanas desde que me hicieron el bricolaje en la mano. Como me dijo una gran amiga antes de la operación: “buena suerte para tu cortar-pegar-lijar”. Y así fue; cortar por aquí, lijar por allí y pegar por allá. El doctor Victor Galan quedó muy satisfecho con la operación y el trabajo realizado y claro, yo también. El próximo lunes me harán la última infiltración de plasma y tendré que estar otras dos semanas con el brazo encarcelado por una maldita férula que no me deja mover la muñeca. Si tengo decir la verdad, me cuesta mucho estarme quietecita…uf!

Ahora toca ser positiva, tener ánimos, mantener la motivación y grandes dosis de paciencia. Tengo que darle mimos a  la muñeca, y de eso tengo un montón. Que bonito, ¿eh? ¡Soy la ostia, que bien llevo la lesión! Pues hay veces que a Super Iratianda le ataca la criptonita y tiene que tirar de los ánimos que le mandan amigos, amigas y de la gente que quiero. La verdad es que se agradecen muy mucho esos ánimos.  

Sería muy fácil mentir y escribir palabras que no siento, pero no me gusta malgastar el valor de las palabras. Hoy ha salido el sol y he sentido envidia de aquellos que han ido a disfrutar del día a las rocas. No os equivoquéis, no era envidia sana, no. He sentido envidia cochina, pegajosa y verde. Si, si, lo admito sin ninguna vergüenza. 

Y yo mientras estudiando para ser una mujer de provecho en un futuro. Menos mal que el futuro todavía tardará un poco en llegar…

 
Eskumuturra, azkenean onena operatzea
lunes, 19 enero 2009

Ez nion zentzurik ikusten, zazpi hilabete joanak ziren jadanik eskumuturean mina hartu nuenetik eta lehiatzen eta gogor etrenatzen ere ibili nintzen. Baina oraindik min arrastoak nabari nituen atseden garaia izan arren.

 

Ez nengoen lasai eta beste espezialista batengana jo nuen hamaikagarren eritziaren bila. Haibeste begi nire eskumuturrari begira izan ondoren Victor Galan doktoreak inork ikusi ez zuena ikusi zuen eta operatzea gomendatu zidan.

 

Amorrua sentitu nuen, ordurarte geldi igarotako orduak alperrik izan balira bezala. Estarria ere urratu nuela uste dut amorrua ateratzeko bota nituen oihuen eraginez…Baina buelta eman behar zaio kontu oni. Azkenean badakigu zer den pasatzen dena, zergaitik ezin dudan eskumako eskuaz nahi bezala aritu. Eta soluzioa dauka, beraz hemendik aurrera dena positibo eta dena aurrera! Iujuuuuu!

 

Ontxe kirofanora bidean noa, ilusioz beterik eta aurtengo denboraldiari begi berriez begira!

 
<< Start < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Next > End >>

Results 1 - 10 of 92